Eguraldia

ZER DIRA?




Harri bitxiak edo Mineralak gai solido naturalak dira; homogeneoak, uniformeak, eta kristalinoak izan daitezke. Guztiak solidoak dira eta ez dago likido zein gas egoeran dagoenik. Mineralak substantzia naturalak dira eta batzuetan esperimentuak eginez gai kimiko berdinak sor daitezke, baina ezin dira mineral bezala kalifikatu. Substantzia homogeneoak dira, berdinak direlako beti. Mineralaren puntu guztietan propietate berdinak daudenean, minerala uniformea da. Bestalde, osaera kimiko edo formula ezaguna dute, eta ezaugarri fisiko-kimiko definituak.
Substantzia natural amorfo batzuk mineral bezala hartzeko arriskua dago, baina ez dira mineralak, mineraloideak baizik, ez daukatelako egitura kristalinorik eta benetako mineralak ez direlako.
2.000 mineral mota baino gehiago daude eta horiek sailkatzeko beharrezkoa da beraien propietateak eta ezaugarriak ezagutzea.
Balio ekonomikoa duten mineralei mea deitzen zaie, eta balio ekonomikorik ez dutenei, aldiz, ganga.