Eguraldia

miércoles, 1 de junio de 2011

Zafiroa


Zafiroa korindoiaren aldaerei deitzen zaie haien kolorea gorria ez beste edozein denean. Zafiroak aluminio oxidoak dira (Al2O3). Naturan agertzen da, baina modu artifizialean ere sor daiteke kristalezko bola handiak eratuz. Gogortasuna handikoa denez, zafiroak aplikazio asko ditu, esaterako osagai optiko infragorrietan, iraupen luzeko leihoetan edo olata elektronikoetan.

Korindoia aluminio oxido puruz eratuta dago. Beste elementu batzuen (burdina, titanioa, kromoa...) kantitate txikiak baditu, korindoia koloreztatua ageri da eta zafiro deitzen zaio. Korindoitik eratorritako kalitate eta kolore guztietako harri bitxi guztiei zafiro deitzen zaie, erabat gorria den aldaerari (honi errubi deitzen zaio) eta laranja arrosakara den aldaerari (padparadscha) salbu.

2 comentarios:

  1. Ze polita!! Hematen du itsasoa ispilatu egiten direla.

    ResponderEliminar
  2. The symbols are conventional in nature and the jackpot is 5000 우리카지노 coins

    ResponderEliminar