Eguraldia

Egoerak




Gure inguruan ikusten dugun guztia da Materia, materia batek leku bat okupatu behar du eta horretaz gain masa (pisua) izan behar du. Materia bat dagoen lekuan eta momentuan ezin da egon beste bat.

Materia hiru egoeratan aurkitu ahal da, solidoan, likidoan edo gasean. Egoera solidoan daudenek beti masa dute eta forma egonkorra, presioa eraginez ez zaio bolumena aldatzen. Egoera likidoan dauden materiak masa dute ere bai, baina ez dute forma egonkorra, presioa eraginez bolumena ez zaie aldatzen. Gas egoeran masa dute, baina ez dute forma egonkorra, eta presioa eraginez aladatu egiten zaie bolumena.

Partikula ikus ezin txikietaz beterik daude materiak. Egoera solidoan partikula guztiak ordenaturik daude eta elkarrengandik oso hurbil. Egoera likidoan ez daude hain ordenatuta eta ez daude elkarren hain ondoan. Gas egoeran oso nabarmena da ez daudela ordenaturik eta elkarrekin.

Unibertso osoan badaude beste egoera batzuetan, baina garrantsitsuena plasma egoera da, plasma egoera adibidez telebistan aurkitu ahal dugu, bere tenperatura 200.000gradutan dago. Eguzkian, izarretan... beste leku askotan dago plasma egoera, beste modu batetan trumoi eta tximistetan adibidez.