Eguraldia

jueves, 26 de mayo de 2011

Aragonitoa


Karbonato bat da aragonitoa. "Calcitarekin" batera aragonitoa kristalezko kaltzio forma bat da.
Beirazko disdira du. Bere nekaezintazunean hauskorra da. Iturri termaletan aurkitu ahal da. Estalakita moduan aurkitu ahal da edo koralen eskeletoan maskor batetan.

miércoles, 25 de mayo de 2011

Festa handiak

"Oscar" saria, galara eta beste festa askotara jende asko jantzi eder eta bitxiekin joaten da, emen duzue bideo bat. Hemen 50 jantzi hoberenen posisioak.


martes, 24 de mayo de 2011

Rodocrosita



Hemen dituzue Rodocrosita deitutako mineral larrosa edo harri bitxiaren argazki batzuk:

Amatista


Amatista kuartzoaren aldaera purpura bat da. Bere formula kimikoa SiO2 da. Izena grezieratik dator: a- ("ez") eta methustos ("toxikatua"). Izen hau dauka harri honek mozkorraldietatik babesten zuela uste zelako. Antzinako greziar eta erromatarrek amatistez egindako objektuak janzten zituzten eta edalontziak egiten zituzten edari alkoholikoen toxikotasuna saihesteko.

viernes, 20 de mayo de 2011

Esmeralda



Esmeraldak berilo mineralen (Be3Al2(SiO3)6) aldaeren multzo bat dira. Beren ezaugarri bereizgarria kromoaren eta zenbaitetan banadioaren aztarna-kantitateek ematen dieten kolore berdea da. "Esmeralda" hitzaren jatorria sanskritoa omen da[1] eta "berde" esan nahi du.

martes, 17 de mayo de 2011

Urrezko jantzi eta gauzak

Badaude urrezko telarekin egindako jantziak, egunak eta egunak izaten dira zatitxo txiki bat telarena egiteko eta denak baturik azkenean beti egiten dute jantziak. Badaude pila bat modutako harri bitxidun jantziak eta askotan poltsetan ere egoten dira, eraztunetan, zapatetan... Gehienak milioiak balio dituzte, erosi nahi baduzue asko ordaindu beharko duzue.

miércoles, 11 de mayo de 2011

Urrezko izozkia


Munduko izozkirik garestiena izanik 25.000€ balio duena Nueva Yorkeko restaranterik garestienetariko batetan saltzen dute. Osagai normalena izozkian txokolatea da eta osagai kanpotarrak haien barruan urrea.

Oraindik inork ez du probatu beldurraren gain. Izozki hau Guinness Word Record liburuan dago jarrita. 28 mota kakao ditu, 14 herri desberdinetatik ekarriak dira eta 5g urre jangarria 3 kilatetatik.

"Frrozen haute chocolate" deitutako postrea, horrela idatzita bi "R"-rekin, Serendipity 3 restarantean, Stephen Brucek, asmatu zuen urrezko izozkia zeren
eta lehen bitxi denda batean lan egiten zuelako, Euphoria de la Gran Manzana deitutakoa.

Inork ez daki ona bada osasunerako, inork ez daki loditzen badu bina esan zuen Stephenek:
- Denok dakiguna da hau ez dela edonorentzat.

Izozkia dagoen kopa urrezkoa eta diamantezkoa dago eginda, horregaitik 25.000€ baino gehiago balio du.

Lapurrak



Lapurrek gustokoen daukatena lapurtzeko adibidez perlazko lepokoak gehienetan gehien lapurtzen dituztenak dira. Adibidez diamanteak ere edo beste motatako bitxiak, baita eraztun pila ere. Kontuz ibili zure harri bitxiekin lapurrekin.

lunes, 9 de mayo de 2011

Itsasoko bitxiak


Itsasoan dauden bi bitxiz hitz egingo dizuet korala eta perla, bi bitxi hauek oso gutxi geratzen dira munduan zeren eta asko erabiltzen dituzte. Perla ostren barruan aurkitu ahal da. Korala itsaso ondoan aurkitu ahal da.

viernes, 6 de mayo de 2011

Lehengo garaietan


Lehengo garaietan aberatzak, abadeak... Asko hiltzen zirenean elizan lurperatzen ziren baina horretaz gain beren ondasunekin lurperatzen zituzten. Gauetan lapurrak lurperatuta zegoen lekura joaten ziren eta haien hilobiak apurturik haien ondasunak hartzen zituzten harri bitxiekin batera.

Zenbat balio dute harri bitxiak?

Hemen hiru harri bitxien balioak jarri dizkizuet:

Esmeralda: 10.000.000









Zafiroa: 5.000.000







Platinoa: 20.000.000

Bitxirik gogorrenetarikoa, Diamantea


Munduko bitxirik gogorrenetariko bat Diamantea da horretaz gauza batzuk azalduko dizkizuet. Diamanteak karbono utzez eginda daude, Diamantea karbonoaren alotropo bat da. Ezagutzen den material naturalik gogorrena da eta hirugarren materialik gogorrena diamantezko nanohagaxka agregatuen eta fullerita ultragogorraren ondoren. Bere gogortasunak eta argiaren dispertsio handiak material egokia bihurtzen dute hainbat aplikazio industrialetarako eta bitxigintzarako.

Diamantea mineral arraroa da, karbono puruz osatua sistema kubikoan kristalizatua. Hau ibaietako metaketetan edota harri-hobietan dago. Bere pisu espezifikoa 3,5ekoa da eta munduan dauden material naturalen artean gogorrena da. Harribitxi hauek oso preziatuak dira distirarengatik eta beren aurpegi poligonalek argia errefraktatzeko duten ahalmenagatik. Beraien pisua kilatetan neurtzen da (kilate bat 0,2 g dira)