Eguraldia

viernes, 6 de mayo de 2011

Bitxirik gogorrenetarikoa, Diamantea


Munduko bitxirik gogorrenetariko bat Diamantea da horretaz gauza batzuk azalduko dizkizuet. Diamanteak karbono utzez eginda daude, Diamantea karbonoaren alotropo bat da. Ezagutzen den material naturalik gogorrena da eta hirugarren materialik gogorrena diamantezko nanohagaxka agregatuen eta fullerita ultragogorraren ondoren. Bere gogortasunak eta argiaren dispertsio handiak material egokia bihurtzen dute hainbat aplikazio industrialetarako eta bitxigintzarako.

Diamantea mineral arraroa da, karbono puruz osatua sistema kubikoan kristalizatua. Hau ibaietako metaketetan edota harri-hobietan dago. Bere pisu espezifikoa 3,5ekoa da eta munduan dauden material naturalen artean gogorrena da. Harribitxi hauek oso preziatuak dira distirarengatik eta beren aurpegi poligonalek argia errefraktatzeko duten ahalmenagatik. Beraien pisua kilatetan neurtzen da (kilate bat 0,2 g dira)

1 comentario:

  1. In most cases you’ll have to purchase them, however should you’re fortunate enough, you would possibly simply get some 카지노사이트 for free

    ResponderEliminar