Eguraldia

viernes, 17 de junio de 2011

Harri bat opalo zatiekin


Harri arraro bat aurkitu dute
barruan opaloen zatiak dituztela.
Australian aurkitu da mendi
turistiko batetan. Opalo urdina zen,
ikusgarria hemen argazki batzuk dituzue.

lunes, 13 de junio de 2011

Opaloa

Opaloa tenperatura nahiko baxuetan metatzen den eta edozein motatako arroken pitzaduretan ager daitekeen den gel mineraloidea da. Gehienetan limonitan, hareharrietan, erretolitan eta basaltoan ageri da. Opaloa kolore askotako harria da, hitzelezko kolore pila dute argazkietan ikusten diren bezala.

viernes, 10 de junio de 2011

lunes, 6 de junio de 2011

Mineral eta fosil azoka


Pasa den igandean bukatu zen Donostiako Gros auzoko Umore Ona Elkarteak antolatutako II. Mineral eta Fosil azoka, NOTICIAS DE GIPUZKOAk babest

ua Kursaal aretoan egin zen.

Bertan hogei bat erakuslek parte hartu dute mundu osoko mineralak, fosilak eta harribitxiak erakusten. Trilobiteak, dinosaurioen arrautzak, amoniteak, egur fosilizatuak,... egutegian orri asko atzera eman dituzte garai bateko bizi-tza nolakoa zen erakusteko.

Horretaz gain, gure planetako nahiz beste planetetako materia minerala ere ikusteko aukera egon zen, izan ere m

eteorito bilatzaile ospetsu bat beraien artean izan zutelako. Vicente Casadok, mundu osoko ikertzaile ezagunetariko bat da eta egun Litos enpres

ako burua, munduan zehar aurkitutako zenbait meteorito erakusgai jarri ditu, askoren jakinmina erakarriz.

Ostiralean eman zitzaion hasiera azokari.

Donostiako bi eskoletako haurrek bisita gidatuaz gozatzeko aukera izan zuten, Zurriola Ikastolako 6. mailako bi talde eta Aitor Ikastolako 5. mailako beste bi.

Ikasleen galdera guztiek erantzuna izan ondoren parte hartzaile bakoitzak mineral pare bat eskuratu zuen, oroigarri ezin hobea etxera eramateko, bata Errioxako pìrita eta bestea mineral bat (galena, kaltzita, goethita, kuartzoa....), gainera marrazki eta idazketa eskola lehiaketan irabazle atera zirenek trofeoa eskuratu zuten.

Marrazki lehiaketako irabazlea Xabier Gorrotxategi izan zen eta idazlanetako txapelduna

Ainhoa Iraundegi, "Miren eta Manex Jurasikoan" lanarekin. Lehiaketek Jurasikoa jorratzen zuten. Txapeldunek trofeoaz aparte Euskal Herriko mineral sorta eta marrazo fosilen hortz bana e

re, 150 miloi urtetakoak eskuratu zuten.

Arratsaldean Miguel Calvo, Zaragozako Unibertsitateko irakasleak Espainiako mineral eta meategien egoera azaldu zuen. Irakaslea denez, eskarmentu haundia erakutsi zuen jendearengana iristeko. Oso interesgarria izan zen eta gazteen zaletasuna pizteko oso baliogarria.

Bigarren gonbidatuaren parte hartzea, Jose Ramon Garcia asturiarrarena, bertan behera gelditu zen bezperan bertan, ezbehar pertsonalengatikan.

Igandean Azokaz gain antolatutako argazki lehiaketako sariak banatu ziren non Gipuzkoako Argazkilaritzako Elkarteak aukeratutako Miriam Garcia zizurkildarraren argazkia irabazle atera zen.

Erakusketa arazorik gabe bukatu da. 21 erakusle izan dira guztira eta azoka barruan azpimarratu behar da Isabel Lopez Valeroren erakusketa, non laborategian handitutako kristalak agertzen ziren. Kristalezko kutxetan ondo gordetak, ikusgarriak ziren, adin guztietako publikoa liluraturik. Terueletik etorritako geologoa eta artista den emakume honek jende guztiaren arreta bereganatu zue

n.

miércoles, 1 de junio de 2011

Zafiroa


Zafiroa korindoiaren aldaerei deitzen zaie haien kolorea gorria ez beste edozein denean. Zafiroak aluminio oxidoak dira (Al2O3). Naturan agertzen da, baina modu artifizialean ere sor daiteke kristalezko bola handiak eratuz. Gogortasuna handikoa denez, zafiroak aplikazio asko ditu, esaterako osagai optiko infragorrietan, iraupen luzeko leihoetan edo olata elektronikoetan.

Korindoia aluminio oxido puruz eratuta dago. Beste elementu batzuen (burdina, titanioa, kromoa...) kantitate txikiak baditu, korindoia koloreztatua ageri da eta zafiro deitzen zaio. Korindoitik eratorritako kalitate eta kolore guztietako harri bitxi guztiei zafiro deitzen zaie, erabat gorria den aldaerari (honi errubi deitzen zaio) eta laranja arrosakara den aldaerari (padparadscha) salbu.

jueves, 26 de mayo de 2011

Aragonitoa


Karbonato bat da aragonitoa. "Calcitarekin" batera aragonitoa kristalezko kaltzio forma bat da.
Beirazko disdira du. Bere nekaezintazunean hauskorra da. Iturri termaletan aurkitu ahal da. Estalakita moduan aurkitu ahal da edo koralen eskeletoan maskor batetan.